29
Enero
Viernes
19:00
Fernando Rey &Adur Larrea «Sherlock Holmesen abenturak»
Sherlock Holmes eta Watson doktorearen 12 kasu harrigarri dituzu eskuartean. Bertan dira zure esperoan hiltzaile, gezurti, aristokrata ustel eta gaizkile elkarte ilunak. Sherlock
Holmesen begirada analitikoa, Watson doktorearen adiskidetasun amaigabea, Irene Adler harrapaezina eta gure Pablo Sarasate maitea izanen dituzu lagun. On Kixote eta Santxo Panza garaikide bi, Londreseko kale lanbroz eta kez estalietan justizia bila. Scotland Yardeko agenteak irrigarri utziko dituzte, arrazoiaren eta umore onaren laguntza hutsaz
kasu zailenak ere argitzean.
Inoizko detektiberik ospetsuenaren sortzailea eskoziarra dugu. Medikuntza ikasketak egina, oftalmologo aritu zen, baita Artikoko baleontzi batean mediku ere. Katolizismoa baztertuta murgildu zen okultismoaren ur ilunetan. Hiru gerratan zuzenean parte hartzea egokitu zitzaion. Politikan unionista liberalekin aritua, Kongoko basakeria koloniala salatu zuen. 60 liburutik gora idatzi zituen, fikziozkoak, eleberri historikoak eta askotariko saiakerak. Egun
oraindik ere aipatzen badugu, Sherlock Holmes eta Watson doktorea sortzeagatik da. Lan garrantzitsuagoetatik desbideratzen zutela iritzita, haiek akabatzea erabaki zuen autoreak, baina jarraitzaileen protestek behartuta berriz ere berpiztu behar izan zituen gure detektibe argia eta doktore are argiagoa.