14
Octubre
Jueves
19:00
Iñigo Martinez Peña «Mandamentu hipermodernoak»
Zerk egiten du gure gizartea den bezalakoa? Zertan eta
zergatik gara aurreko belaunaldietatik desberdinak? Gure
aroa bereizten duten ezaugarriak hauteman nahi ditu Iñigo
Martinezek, eta, horretarako, inkontzienteki geureganatu
ditugun aginduak bilatu eta definitzen ditu: bidaia ezazu, ez
egon triste, izan zu zeu, zaindu zaitez, ez hartu maitasunkonpromisorik, izan zoriontsu, bilatu berriena… Horrela, 19
mandamentuko zerrenda osatu arte.
Garai likidoa, kontsumoaren gizartea, globalizazioa,
informazioaren, sarearen edo errendimenduaren
jendartea… Hainbat izen eman zaizkio bizi dugun sasoiari,
eta hipermodernitatea kontzeptua darabil egileak
izendapen horiek biltzeko eta guztien azpian datzan muina
ulertzeko: garaiak gehiago ematea eta gehiago egitea
eskatzen digula uneoro.
Pentsarazten duen gogoeta-sorta, geure munduari eta
geure buruari begi berriekin begiratzen laguntzen duena,
eta agian bizimodu hobe baterako gonbidapena: horra
liburu mamitsu bezain atsegingarri honek eskaintzen
diguna.