20
Octubre
Sábado
18:00
Iruñerriko mintzakuadrillak
Datorren urriaren 20an, larunbata, Iruñerriko Mintzakuadrillak proiektuaren aurkezpen berendua antolatu da Iruñeko Katakrak tabernan.
Talde ezberdinak martxan jartzeko aitzaki ederra izanen da! 18:00etatik aurrera denetarik aurkituko dugu bertan: aurkezpena, kontzertua (Irune Goñi), pintxo-poteoa, triki-poteoa...Elkar ezagutzeko aukera izanen dute partaide gazte guztiak! Gainera, proiektua ezagutzen ez duenak bere tokitxoa izanen du ere, izan ere, saio hau proiektuan interesa duen gazte ororentzat irekia izanen da.
Animatu eta ezagut ezazu mintzakuadrillen mundua!
Nortzuk gara?
Gazteak gara. Gehienak eskolan ikasi genuen euskara, baina kostatu egiten zaigu euskaraz hitz egitea, eta gure eguneroko bizitzan ez dugu euskara erabiltzen. Ez dugu ohiturarik lagunekin edo kuadrillan euskaraz hitz egiteko, edo aukera gutxi izaten dugu euskaraz hitz egiten duten beste gazte batzuekin elkartzeko.
Euskara hobetu edota gehiago erabili nahi dugun gazteak gara, akatsak egiteko beldurrik eta lotsarik ez dugu!
Zer dira Mintzakuadrillak?
Gazteak gazteekin euskaraz mintzatzeko kuadrillak dira. Beste mintzapraktika egitasmoen tankera, mintzakuadrillak astean zehar euskaraz aritzeko hitzordua dute. Horretaz gain, gazte eta kuadrilla guztiak elkarrekin erabakiko ditugu, lehendabiziko saio berezi honetan, ikasturtean zehar burutzeko ekintza osagarri ezberdinak: irteerak, tailerrak… Etorri eta bota dituzun ideia edo proposamenak!
Info +: irunerria@mintzakuadrillak.eus – facebook/irunerrikomintzakuadrillak/ - 674 35 19 17