Listado de eventos

12

Abril

Viernes

20:00

Josep Pla «Kale estua»

Grupo de lectura


KALE ESTUA nobelan, indar poetiko eta iradokizunez beteaz kontatzen da Torrelles izeneko herri bateko bizimodua, albaitari gazte iritsi berri baten begietatik ikusia. Bistan da izen horren atzean Josep Plaren jaioterri Palafrugell dagoela, eta haren asmoa, nobela idaztean, hango eguneroko bizimodua ispilu batean ikusten dugun bezala ematea zela. Plak ez zion garrantzi handirik ematen nobelak kontatzen duen istorioari, ezta nobelari berari ere oro har, ezpada bizimodua bera kontatzen zuen heinean. Jakitun zen nobela honi alde horretatik jarriko zitzaizkion erreparoez, eta horregatik ohartarazten zuen, kontakizunari egin zion hitzaurrean, bere asmoa zela “bizimodua den bezalakoxea agerian jartzea” eta bertan “bizitza den bezalakoa islatzen duten irudiak” agertuko zirela “ez sortuak eta konbentzionalak. Hemengoak, hortaz, errealitatearen irudiak dira”.



Libro recomendado:

KALE ESTUA

16,00 €

Disponible en 4-5 días