Listado de eventos

25

Junio

Martes

19:00

June Fernandez «Aingeruak eta maitaleak»

Presentación de libro


Erraza da feminismo abolizionistak “alokairuzko sabelak” gisa izendatutako fenomenoaren kontrako jarrera morala izatea, baina askoz zailagoa da errealitate globalizatu honi konponbide politiko egingarria aurkitzea. Zein izan daiteke bidea emakumeen eta umeen eskubideak defendatzeko, gorputz autonomia errespetatzeko, ugalketa-merkatuen gosea frenatzeko eta punitibismoaren lokatzetan ez erortzeko?

Ertz asko ditu ordezkapen bidezko ernalketak, eta horiei heldu nahi diegu liburu honetan, ezagutza alor eta ildo politiko desberdinetako euskal feministen eskutik. Eslogan bidezko eztabaida polarizatuei iskin eginez, zalantzak, ñabardurak eta pluralismoa aldarrikatzen ditu kazetaritza-saiakera honek.



Libro recomendado: