Listado de eventos

21

Octubre

Sábado

19:00

Lilo

Concierto


LILO 2020an Iruñerrian jaiotako musika taldea da, Maria Mateo taldeko abeslariaren abestiei musika jartzeko asmoz. Mariaz gain, Pello Iturria (bateria eta ahotsa), Oihane Gulina (pianista), Julen Hoyuelos (gitarrista), Nekane Ibero (gitarrista eta baxu-jotzailea) eta Irama Otero (gitarrista) dira taldeko kideak. Kantetan Pop-a nabarmentzen dat, nahiz eta beste estilo batzuekin ere jolasten duten, hala nola rocka edo indie-a. Abestien letra gehienak euskaraz dira eta gai ezberdinak jorratzen dituzte. Horiekin giro intimista eta lasaian murgildu gaitezke edo erritmo mugituagoekin dantzatu. Ibilbidea luzea ez bada ere, dagoeneko hainbat kontzertu eman dituzte eta Spotify eta YouTube bezalako plataformetan lau single argitaratu ondoren, taldeak bere lehen albuma kaleratu berri du, Nora goazen jakin gabe instagram kontuan @lilo_musika iragartzen hasi dena.