22
Septiembre
Lunes
19:00
Matxalen Bezos «Jaiotzetik erreboltari», Bikila «Hau mundu petrala gurea!»
Ene gurasoek kontatzen didate txiki-txikitatik izan naizela borrokalaria, iraultzailea, azken batean, erreboltaria.
Amak haurdunaldiko zazpigarren hilabetean eduki ninduen, gau euritsu bat izan omen zen, hori da amari garai hartaz galdezka joaten natzaionean esaten didana.
Goiz jaio nintzen, zortziehun gramorekin, inkubagailu batean sartu ninduten ia ia lau hilabetez.Goiztiar izateak arazo ugari ekarri zizkidan eta medikuz mediku ibili ginen ama eta biok.
Haurtzaroan eta nerabezaroan eskola jazarpenaren erruz bizitako momentuek, indartsuago egin ninduten, eta konturatu nintzen bizitzari eusteko milaka eta milaka aitzaki nituela.
Sinesten dudan gauzengatik borrokatzea izan da beti nire leloa eta ez dut etsiko, jarraituko dut borrokatzen, nire ziurtasunekin eta nire buruhausteekin. Injustiziak behingoz justizia bilakatzeko, dudan guztia arriskatuko dut.
-
Liburu honetan idazleak bere bizitzan euskal gizarteari eskaini dizkion teorien jatorrietara murgiltzeko aukera ematen dio irakurleari. Jorratu duen ibilbide ideologikoa garatzeko ibilbide horren oinarrian izan dituen pentsalariak ezagutuko ditu irakurleak. Munduan bizi diren gertakariek ere isla izan dute Bikilaren pentsamenduaren garatzean. Horrela Errenteriako idazlearentzat Lotsaizuna, gure sinboloak, nazio askapena krisi sistemikoen garaian, klasea, generoa, sozialismoa edo abertzaletasuna gure herrian, burujabetasuna edo langileriaren borroka dira orri hauen artean jorratzen dituen gai batzuk; baina ez da geratzen Bikila, gogoko du begiratzea Europan antzematen den alaitasun gutxiagoren kontua, Katalunian edo Ukrainian bizi duten egoera, Naziotronika, langileria borrokan, ezkerra norabide bila, dira beste gaiak ere jorratzen dituenak pentsalariak.
Azken ataletan pandemian ondoren bizi dugun gizartea eta literaturako zenbait idazleen lana ere aztertzen du guretzat Joxek, "Bikilak".
Modu batean liburu honetan biltzen diren idatziak bere ibilbide idelogiakoaren bilakaera erakusten dio irakurleari. Aldi berean eskaintzen dituen azalpenak bere ibilbide ideologikoaren garapena ulertzen lagunduko du irakurlea.


