Adiós a Vicent Aleixandre, que vivió como se lucha y se ama
Viernes 11 de Abril
Euskaraldiaren egitasmoa dela eta, Katakraken modu aktiboan gure ekarpena egitea erabaki dugu. Hartara, parte hartze hau ondoko ekintza planean dugu zehaztu:
- Gure erakusleihoa Euskaraldiaren afixekin apaindu dugu.
- Euskaraldiak iraun bitartean (Maiatzak 15-25), menu berezia eskeiniko dugu.
- Ekimenak irauten duen bitartean, bi pintxo aterako ditugu eguerdi zein arratsaldetan: Aho bizi eta belarri prest deitura izanen dutenak.
- Maiatzaren 23an Bertso afaria antolatuko dugu. Ekimen honi, Lurraren Mintzoa deitu diogu. Egitasmoa, gure ekoizle desberdinekin batera antolatuko dugu, eta afarian, Nafar lurraldean zehar ekoizten diren lehengai ezberdinak dastatzeko aukera egonen da. Maialen Lujanbio eta Julio Soto izanen dira bertsotan.
- Egun horietan langileok Aho bizi edo Belarri prest dioten txapak izanen ditugu soinean.