Listado de artículos

«Filiala» DIARIO VASCOn

Sergei Dovlatoven beste lan bat euskaraz

Sergei Dovlatov hirugarren aldiz ekarri dute euskarara.
1989an, hil aurreko urtean, argitaratu zuen 'Filiala' argitaratu du Katakrakek, Amaia Apalauzak eta Aroa Huartek itzuloia

Félix Ibargutxi
Asteartea, abenduak 5, 2017

Sergei Dovlatov errusiarra (1941-1990) estimazio handiko idazlea da gurean. Katakrak argitaletxeak haren 'Filiala' eleberria plazaratu du eta lehendik beste bi lan zeuden euskaratuta: 'Konpromisoa' (Hiria arg.) eta 'Maleta' (Literatura Unibertsala bilduma). Hain zuzen ere, azkena idatzi zuen obra dugu 'Filiala'; 1989an plazaratu zuen.
Bi gai nagusi agertzen dira eleberrian. Batetik, protagonistaren gaztetako amodio gorabeherak, Leningraden kokatuak; bestetik, 80ko hamarkadan errusiar erbesteratuek Estatu Batuetan egindako biltzarra.
Oinarri erreala zuten narrazioak eraiki ohi zituen Dovlatovek. Oraingoan ere, egia da 1981ean egin zela halako bilkura Los Angelesen. Katakrak etxeko Hedoi Etxartek adierazi duenez, "narrazio honetan ez dago erbesteratuen idealizaziorik. Ikusten da, adibidez, elkarren artean ez direla batere ondo moldatzen". Existitu ziren pertsonaia asko ageri dira liburuan, eta, irakurlea istorioaz hobeto jabetu dadin, haiei buruzko azalpenak datoz bukaera aldera.
Euskaratze lana Amaia Apalauzak eta Aroa Huartek egin dute. Hitzaurrea, berriz, Miquel Cabalek, Dovlatov behin baino gehiagotan katalanera ekarritako itzultzaileak.



Libro recomendado:

Filiala

Filiala

17,00 €

Disponible


Más artículos sobre este tema