«Rifqa»ri iruzkina BERRIAn
Lunes 14 de Octubre
Aritz Mutiozabal 2021-12-30 15:00
Katakrak argitaletxeak kaleratu du liburua; euskaraz itzuli den Gramsciren estreinako lana da preso zarauztarrak landutakoa.
Nelson Mandela, Vladimir Maiakovski, Haruki Murakami eta Paul Eluarden lanak itzuli ondoren, Ekaitz Sirventek Antonio Gramsci pentsalari marxistaren Kartzelako gutunak liburua euskararatu du eta Katakrak argitaletxe nafarraren eskutik argitaratu.
Euskaraz itzultzen den Gramsciren lehendabiziko lana da honakoa, eta nabarmentzeko da, liburuaren izenburua eta oinarria kontuan hartuta, Sirvent bera ere Frantziako Mont-de-Marsan espetxean dagoela preso.
Gramsci Italiako alderdi komunistako idazkaria eta diputatua izan izan zen, baina 1926an Mussoliniren poliziak atxilotu eta hurrengo hamaika urteak kartzelan pasatu zituen; 1937an utzi zuten aske, eta hiru egunetara hil zen. Atxiloaldian gutun bidez izan zuen munduaren berri, eta gutun horiek hura hil eta handik hamarkada batera argitaratu zituzten. Hain justu ere, idazki horiexek dira Sirventek euskara itzuli dituenek.