Listado de artículos

«Mundua berriz liluratuz» DIARIO DE NOTICIASen

Komunen politikaren beharra mintzagai, Silvia Federiciren azken lanean

Aktibista feministaren azken saiakera liburua euskaraz plazaratu berri du Katakrak argitaletxeak, ‘Mundua berriz liluratuz’
MIREN MINDEGIA | JAVIER BERGASA - Viernes, 22 de Marzo de 2019

IRUÑEA- Emakumerik gabe ez dago komunen politikarik, eta komunik gabe ez dago komunalik. Esaldi honetan laburbiltzen da Katakrak argitaletxeak euskaraz argitaratu duen Silvia Federiciren azken saiakeraren edukia, Mundua berriz liluratuz. Feminismoa eta komunen politika. Bertan, idazle, irakasle eta akibista feminista italiarrak ondasun komunen berreskuratze kolektiboaren eta kapitalismoaren zatikatze eta isolamendu gaitasunaren inguruan hausnartu du, 1970eko hamarkadatik hona idatzitako testu desberdinen bitartez. “Komunen politika”, azaldu zuen atzo Federicik berak Katakraken, “kapitalismoaren alternatiba izan daitekeen gizarte antolakuntza bakarra da, pilatutako aberastasuna konpartitzean oinarritzen dena, naturarekiko sarbidea ematen duena, konpententzian oinarritu beharrean eta kooperazioan sustraitzen dena”.

Artikulu bilduma izan arren, Katakrakek euskaraz argitaratzen duen Federiciren bigarren liburu hau “osotasunean ulertzen” dela azpimarratu zuen atzo Nerea Fillat editoreak. Halaber, Fillatek liburuaren oinarrian dagoen ideia garrantzitsuenetako bat nabarmendu zuen: “Gaur egungo gatazka askoren atzean komunen gatazka dago”. Izan ere, kapitalismoak zein jabego pribatuak eragindako krisiek kolektibotasuna izan da erantzun nagusi, egileak adierazi bezala, eta erantzun kolektibo horien atzean emakumea “lehenengo lerroan egon da historikoki, emakumeak komunitatea galtzearen kon-tzientzia handiagoa izan duelako, eta erreprodukzioaren arduradun nagusia izan delako”.

Liburuaren lehenengo atalean, Federicik gaur egungo testuinguru sozial desberdinak aurkezten ditu, 1970eko hamarkadatik hona, komunen politika muimendu sozial askoren erdigunera itzultzearen zergatia azaltzeko helburuarekin. Izan ere, azken hamarkadetan kapitalismoaren eta globalizazioaren eskutik “desjabetze prozesu bat egon da, hondasun komunalen pribatizazioa, pobre-tzea eta migrazio olatua eragin duena”. Horren aurrean, egileak azaldu bezala, komunen politika ezinbesteko erantzunean bilakatzen da.

Bigarren atalak galdera argi bati erantzunten dio: “Zertaz ari gara komunez ari garenean?”. Ferdericik argi dauka ez dela “iraganera itzulera bat”, hortik haratago, “egungo gizarte mugimenduen produktu izan behar dira”. “Komunaren eta publikoaren artean desberdindu beharra da, izan ere, bigarrena Estatuaren esku dago, eta edozein momentutan pribatizatu daiteke”.

Munduko herrialde desberdinetan aztertu dituen emakumeen mugimendu komunitario desberdinak aztertu ondoren, egileak “begirada feministaren” beharra nabarmena dela azpimarratu zuen atzokoan: “Mugimendu hauek tresna eraginkorrak direla erakutsi dute, sare sozialak eratzeko eta emakumeari behrrezko espazioa emateko oso garran-tzitsuak dira”, esaterako, erreprodukzio-jarduerek dakarten bakartasuna gainditzeko eta esparru pribatuaren eta publikoaren arteko bereizketa gainditzeko.

Kapitalismoaren eta teknologia berrian arteko loturaren inguruan, Federicik azken hauek munduko leku askotako hondasun kolektiboak zein baliabide naturalak suntsitzen dituela gogoratu zuen, bidenabar, migrazio olatua ondorio nagusi izan duena. “Mundua liluratzeaz ari naizenean”, ondorioztatu zuen, “kapitalismoaz ez arrotzeaz ari naiz, nola pobretu gaituen ikusita. Mundua liluratzea, kapitalismoak berezi duena bateratzeaz ari naiz, gure bizitza naturari lotuta ikusteaz ari naiz”.

XEHETASUNAK

Itzulzailea. Amaia Astobiza Uriarte.
Hitzaurrea. Peter Linebaugh.
Hirugarrena euskaraz. Honakoa euskaraz irakur daitekeen Federiciren hirugarren lana da. Aurrez argitaratu dira ‘Soldataren patriarkatua. Marxismoari egindako kritika feministak’’ (Katakrak, 2017) eta ‘Caliban eta sorgina’ (Elkar, 2017). ‘Mundua berriz liluratuz’ egileak inglesez idatzitako azken lana da, eta gazteleraz argitaratzear dago.



Libro recomendado:


Más artículos sobre este tema