Sopelako balea

«En vida, pocos de ellos habrían ayudado a la ballena si por ventura ésta los hubiera necesitado, pero al banquete de su funeral acuden todos»
Hermann Melville, Moby-Dick

«Mugitzen ez den balea bat
ez da bere isla, irla bera da.»
Anari, Irla izan

«Intentaron mover al cetáceo sin éxito
Bajaron remolques a la playa pero fue en vano
Tino el roxu trajo dos de sus grúas
Para tratar de devolver al animal moribundo a la mar»
Nacho Vegas, A ver la ballena

«"Ekarri balea," esan zuen neska batek.
"Zer da balea?" galdetu zuen Goiok, hala entzuten baitzuen, balea.
"Kriseiluarentzako koipea da balea," esan zuen neskak.
Beste baserri batzuk erdi hutsik zeuden.»
Joseba Sarrionandia, Lagun izoztua

«Urbanoren pintzelak dantzan zebiltzan olatuen artetik ageri zen balea saldo batean.
—Oraindik ere odolaren gorria igartzen dut zure kostaldean —esan zuen Urbanok, eta Bizkaiko itsasoaren lehorreko erpinean giza irudi txiki bat margotu zuen»
Paddy Rekalde, Ragga-ragga dator gaua

«hondartutako balea zara orain
hezurrak agerian
eta ni zakur bat
zure eskeletoa berriz itsasoratu nahian
alferrik dabilena»
Leire Bilbao, Scanner

«lo dagoen balea gosekila dirudi
ikusi nahi ez gaituen arbasoaren aurpegi bizigabea
padurako lohiarekin bat eginda
urteetan poliki-poliki ezkutatzen joan zaigun arima»
Martxel Mariskal, Azken zakatzak

«Balea...
balea itsaso zabalean,
ez balea arpoitu bat.»
Juanra Madariaga, Eroriaren logika

«Yo también, antes de desaparecer, podría encontrar
en una Ballena eterna cuyos ojos son ciegos
mi vieja voz acostumbrada, mis palabras engalanadas.»
Mihály Babits, La oración de Jonás

«Eta oraino ez daki Biblia
Irakurri ez duen Baleak irentsiko ninduela
Maitea gatibu naiz Balearen
Barnean egon nahi nuke libre
Kanpoan egon nahi nuke gatibu
Balea barnean eramateraino neu
Balea egiteraino»
Koldo Izagirre, Non dago Basque's Harbour

«Erremedio gabeko balea zauritua bezala
negarrez nago.»
Xabier Montoia, Anfetamiña

«Balea edo elefantea, esaterako, bere burua gauza ez dela ohartzen denean, taldetik apartatu egiten omen da, kala bazter edo oihan zoko egoki bat bilatu eta heriotza bertan itxadoteko.
Izan ere, beste asko ez bezala, biziki autokritikoak dira.»
Joseba Sarrionandia, Hitzen ondoeza

«Beti zegoen nor edo nor oporretako argazkiekin joaten zena, eta hauetan orka, izurde, edo balea baten ondoan edo haiei laztanka ageri zena, berdin Tenerifen, Algarven zein Patagonian, benetakoak zein gezurretakoak.»
Iñigo Aranbarri, Zamaontzia

«Hegodun baleak,
zerutik pasetan ikusi,
baia ezin sinetsi.
Oin gu bardin gauz,
gure itsosotik azau.
Hamen, hamen ez dago zer eginik
gu be hegaz goaz erbestera. ...
Inork maiteko deu inoiz hegodun bale hau?
Inork maiteko deu inoiz hegodun bale hau?»
Belako, Hegodun baleak

«Hamlet: Erbinude bat dirudi, nik uste.
Polonius: Erbinude baten bizkarra dauka.
Hamlet: Edo balea batena?
Polonius: Balea batena, noski.»
William Shakespeare in Yoseba Peña

«Itsasbeheran azaleratu egin da uharritza,
balea zaurituz bete zaizkigu ametsak.

Ospeldurak limoiz igurtzi ditut zure hil-beilan,
soinekoak urratu eta erauzi ileak.»
Miren Agur Meabe, Bitsa eskuetan

«Desertu erdian bale eskeletu bat da
behin itsasoa han izan zeneko aztarna bakarra.
Mendi altuan karakola bat da
behin itsasoa han izan zeneko aztarna bakarra.
Etxe osoan usain antzeko bat da
behin hemen izan zineneko aztarna bakarra
aztarna bakarra»
Anari, Aztarnak

«Zer eta balea zuri bat hurbildu zela eta hura harrapatu behar genuela. Baleagatik baino gehiago, apustua egin genuen arpoilari onena nor izan. Bada, txalupan abiatu eta aisa inguratu genuen balea, gaixorik zegoelako, hiltzeko arrimatu baitzen kostara»
Sarrionandia, Narrazioak