Listado de artículos

Trikuaren zuhaitza: Lio Lioni

Haur literaturaren alorrean murgildu gara 'Trikuaren zuhaitza' Irrintzi Plazako atal berrian, Samira Calvorekin. Bere eskutik, album ilustratuen alorra koxka bat goratu zuen egilea ezagutu dugu: Leo Lionni

Leo Lionnik bere diseinatzaile lana alde batera utzi zuen, senari jarraitu eta haurrentzako album ilustratuak sortzeko. Jatorri italiarreko egile holandarrak 40 izenburu baino gehiago argitaratu zituen bere bizitzan zehar eta hizkuntza andanara itzulia izan zen, tartean baita euskarara ere. Trikuaren zuhaitza literatura atal berrian eman digu haren berri Samira Calvok. Eta ez hori bakarrik, egilearen hiru liburu erreferentzial ere ekarri du mahai gainera.



Más artículos sobre este tema