
Fatima Ouassak
1976
Marokon jaio eta urtebeterekin, Frantziara migratu zuen familiarekin. Zientzia politikoak ikasi zituen Lillen eta Pariseko Sorbonan. Front de mères (Amen frontea) sindikatua sortu zuen
2016an beste sei amekin batera, langile-auzoetan haurren elikadura eta ekologia sustatzeko. Réseau Classe/Genre/Race (Klasea/Generoa/Arraza sarea) erakunde feministako kidea da.
Dozena erdi bat liburu argitaratu ditu antiarrazakeriaz, ekologiaz eta emakumearen askapenaz, klasea eta antikolonialismoa ardatz hartuta.
Hau da euskarara ekarritako haren estreinako lana.
En la editorial:
