Juno Mac eta Molly Smith
.
Juno Mac eta Molly Smith Eskoziako sexu-langileak eta Sex Worker Advocacy and Resistence Movement-eko (SWARM) militanteak dira.
Ikasketak bukatu zituzten garaian, beren burua feminismo liberalean kokatzen zuten. Mac urtebetez aritu zen lanean aldizkari batean, egunean 30 liberaren truke. Smithek kafetegi batean lan egiten zuen. Sexu-langileen mugimenduan hasi eta formazio politikoa landu ahala, beren burua komunismoarekin identifikatzen hasi ziren.