Lidia Zhukova
(1905–1985)
Lidia Txukovskaiak gaztetatik ezagutzen zuen Lidia Zhukova. Zhukova miseria gorrian iritsi zen Taxkentera. Ez da harritzekoa Txukovskaiak laguntasuna eskaintzea, Txukovskaiaren lehenengo senarra bezala Zhukovaren lehenengo senarra –Dmitri Petrovitx Zhukov (1904-1937), Japoniako literaturan espezializatutako filologoa eta diplomatikoa– 1937an atxilotu eta fusilatu egin baitzuten. Laguntasun horren zati bat da liburu honen prestaketan parte har zezan eskaintzea ere, idazletzat hartua izateak Idazleen Elkartean bazkaltzeko aukera ematen zion; geroztik, Txukovskaiak bere etxea ere utzi zion, alabarekin eta ilobarekin hara alda zedin, bera aitaren etxera –Kornei Txukovski– aldaturik. Laguntasun horrek, ordea, ez zuen akabera onik izan.
Zhukova antzerki kritikari bezala nabarmendu zen eta oroitzapen-liburu bat argitaratu zuen.
Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana, nahiz eta ez omen zuen ekarpen handiegirik egin.