Listado de autores/as

Rosa Parks

1993 - 2005

AEBko eskubide zibilen aldeko militante afro-amerikarra izan zen. 1955eko abenduaren 1ean, Montgomeryko (Alabama) autobus batean zihoala, uko egin zion bere eserlekua gizon zuri bati uzteari, eta orduantxe egin zen ezagun.
Arbasoen artean afrikarrak, Ameriketako indigenak, eskoziarrak eta irlandarrak zituen. Irakasle-ikasketak egiten hasi zen, baina, ama gaixo zuela eta, denbora batez alde batera utzi behar izan zituen, eta aurrerago bukatu zituen.
Hemezortzi urterekin Raymond Parks ezagutu zuen, hogeita zortzi urteko gizon beltz militantea, eta handik lasterrera ezkondu ziren. Scottsboro kasuan buru-belarri aritu ziren biak, eta AEBko Alderdi Komunistaren bileretan ere parte hartu zuten kasu haren harira.
Rosa Parks Beltzen Garapenerako Elkarte Nazionaleko (NAACPko) kide izan zen luzaroan, eta 1950ean erakundearen Montgomeryko bulegoko idazkari izendatu zuten.
Malcolm Xren eta Robert F. Williamsen mireslea izan zen. 1967ko matxinadetan, Parksek Montgomeryko autobusen boikotarekin alderatu zuen kaleak erretzen zituzten matxinoen alde egotea. 1968an, Filadelfiako Pantera Beltzen biltzarrean egon zen. 1970eko hamarkadatik aurrera, Beltzen Askapenerako Armadako, Maiatzak 19 Erakunde Komunistako eta Weather Underground-eko aktibisten eta preso politikoen alde agertu zen.



En la editorial:

Rosa Parks: Nire istorioa

Rosa Parks

19.00€

Disponible