Susan Buck-Morss
.
AEBetako filosofoa eta ideien historialaria da. Zientzia politikoetan irakasle da New York Hiriko Unibertsitatean eta bertako Globalizazioaren eta Aldaketa Sozialaren Batzordeko kide ere bada. 1978tik 2012ra Cornell Unibertsitateko Gobernu Departamentuko irakasle emeritua izan zen. Artearen historiaz, Frankfurteko eskolaz, Walter Benjaminez, iraultzaz, arkitekturaz, literatura konparatuaz, filosofiaz eta historiaz idatzi eta ikertu ohi du.
Ingelesez idatzi duen laugarren lana da hau, ordutik beste bi lan argitaratu ditu eta hizkuntza askotara itzuli izan dira bere lanak; honakoa, adibidez, lituanieraz, japonieraz, gaztelaniaz eta hebreeraz irakur daiteke.
Hau da euskarara ekarritako bere estreinako lana.