Takiji Kobayashi
Odate 1903 - Tokio 1933
Japoniako xx. mendeko idazle ezagunenetakoa. Langile giroko nobela laburrak idatzi zituen, ezagunena Kanikosen, ontzi-faktoria izan zen (1929). 2008ko berrargitalpenaren ostean 1.600.000 ale saldu zituen eta lau manga bertsio egin zituzten istorioarekin.
Kobayashi Odate-n jaio zen (Akita), Japoniako uharte nagusiko iparraldean, Hokkaido uhartetik gertu. Merkataritza ikasketak egin zituen eta gaztetatik parte hartu zuen proletarioen mugimenduan. Sarritan atxilotu zuten bere jarduera politikoarengatik. Japoniako Alderdi Komunistako kide egin zen. Klandestinitatean jardun zuen 1932tik aurrera. 1933an Japoniako polizia inperialak atxilotu eta torturatuta hil egin zuten.
Bere lau nobela nagusietako bi dira hauek.