14,00€
IVA incluido
Disponible
Faxismoaren aurka borrokan
Nola aurre egin eta nola irabazi
Traducción de Maialen Berasategi
ISBN | 978-84-16946-75-4 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 148 |
Tamaño | 190x125mm |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 14,00 |
«Faxismoa etsai guztiz arriskutsua eta beldurgarria da proletarioentzat. Gaur egun, burgesak munduan zehar hedatzen ari diren eraso orokorraren adierazpiderik indartsuena, trinkoena eta klasikoena da. Guztiz premiazkoa da hura azpiratzea. Eta ez soil-soilik proletarioek klase gisa duten existentzia historikoari dagokionez —proletarioen klaseak askatuko baitu gizadia, kapitalismoari gaina hartuz—: auzitan dago, halaber, langile arrunt ororen iraupena, eta auzitan milaka eta milaka esplotaturen ogia, lan-baldintzak eta bizi-kalitatea.»
Clara Zetkin
«Hitz gutxi daude faxismo hitza bezainbeste erabiltzen direnak eta era berean hain gutxi ulertzen.
Askorentzat, faxista etiketa ez da irain bat baino, norbanako eta mugimendu bereziki higuingarri eta erreakzionario batzuk gaitzesteko balio duena. Eskuineko diktadura militarrak politikoki deskribatzeko ere erabili ohi da.»
Mike Taber eta John Riddell
En la prensa
Acerca de Clara Zetkin
1857 Wiederau – 1933 Mosku
Clara Zetkin teorialari marxista, militante komunista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen. 1872an Leipzigera aldatu zen familiarekin eta sortu berria zen Alemaniako Alderdi Sozialdemokratara (SPD) gerturatu zen. 1882an Zurichera erbesteratu zen Ossip Zetkin senarrarekin eta Plejanov eta Vera Zassulich iraultzaile errefuxiatuen kide egin zen. Sozialdemokrat egunkariaren banaketa sare klandestinoan aritu zen. ...