Kultura, aurkakotasuna eta boterea

Testu hautatuak

Traducción de Ibai Atutxa

21,00€

IVA incluido

Disponible

Kultura, aurkakotasuna eta boterea

Traducción de Ibai Atutxa

ISBN 978-84-10316-07-2
Idioma Euskera
Páginas 270
Tamaño 210x140 mm
Encuadernación Rústica con solapas
Precio 21,00

Obra zabala du Stuart Hallek. Ibai Atutxak osatutako bilduma honek 1973 eta 1987 artean idatzitako sei pieza jasotzen ditu. Anbizioz egindako hautaketa bat da Hallek izan zituen ikerketa eta politika lerro ezberdinak biltzen dituelako: diskurtsoen analisia egiteko tresnak dauzka, kultur ikerketen osaketa eta historia jasotzen du, II. Mundu Gerraren aurreko politika askatzailetik 1970etako hamarkada pentsatzen du eta «oinarria eta superestrukturaren» egunerokotasunaz gogoetatzen du.

Eta tartean, ezusteko gonbidatuak aurkituko ditugu: Selma James eta Mariarosa Dalla Costa, Raymond Williams eta Richard Hoggart, Margareth Thatcher eta Fronte Nazionala, Friedrich Engels eta Lenin, Malcolm X eta George Jackson, Angela Davis eta Karl Marx.

«Hallek ez dizkigu dauzkagun arazoak konponduko. Hori bai, lagunduko digu begiratzen, galderak egiten, kultura ulertzen eta gure borrokak artikulatzen. Gehiago atzeratu ezin dugun funtsezko irakurketa bat da».
Ibai Atutxa, hitzaurrean

«Hallek, behiala, “bermerik gabeko marxismo” bat eskatu zuen. Ez dago koiuntura argitzen duen metodo magikorik. Metodoak, izan ere, probatu, berrikusi eta, are, alboratu egin behar dira. Teoriak izan ere, tresnak dira, besterik ez. Ez dira magia».
McKenzie Wark, hitzatzean


Acerca de Stuart Hall

Kingston, 1932 - Londres, 2014

Jamaikan jaio eta Erresuma Batuan bizitako kultur teorialari, soziologo eta militante marxista izan zen. Birminghameko Kultur ikasketa garaikideetarako zentroa sortu zuen Richard Hoggart eta Raymond Williams-ekin batera. 1960etan New Left Review aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, besteak beste, Perry Anderson-ekin batera. Aurretik E. P. Thomson historialari marxistarekin eta Raymond Williams literatur kritikariarekin Universities and Left Review aldizkarian lan egin zuen. ...

Saber más