11,00€
IVA incluido
Disponible
Rote Zora: Hiri-gerrilla feminista piztiaren bihotzean (1974-1995)
Traducción de David Lindemann
ISBN | 978-84-16946-85-3 |
---|---|
Idioma | Euskera |
Páginas | 108 |
Tamaño | 190x125mm |
Encuadernación | Paper-azalezkoa hegalekin |
Precio | 11,00 |
«Emakumeok beti ibili izan gara borrokan talde armatuetan, baina gure ekarpena isilpean gorde izan dute gehienetan.
Halere, garaiak aldatzen ari dira. Gaur egun emakume ugarik parte hartzen dugu gerrilletan, eta jada ez du atarramentu onik ematen egitate hori ezkutatzeko mekanismoak. Bestalde, ohiko lan-banaketa ere zaharkitua geratu da, hots, emakumeak azpiegitura-lanez arduratzea eta gizonek ekintzak egitea.
Oraindik Rote Zora bezalako emakume-talde iraultzaile gutxi daude, baina hori ere aldatuko da!»
Rote Zora, Bihotz oro denbora-bonba bat da, 1981eko urtarrila
En la prensa
Acerca de Rote Zora
1974 - 1995
Rote Zora Mendebaldeko Alemanian osatutako emakume feminista autonomoen hiri-gerrilla bat izan zen. Segurtasun-indarren azpiegituren, enpresen, epaitegien eta lantegien kontrako 45 eraso egin zituzten. Patriarkatuaren, inperialismoaren eta militarismoaren aurkako lehergailuak paratzen zituzten, eta inoiz ez zuten inor zauritu. 1970eko hamarkadako Revolutionäre Zellen (Zelula Iraultzaileak) erakunde marxista autonomo armatuaren barruan sortu zen. 1986tik aurrera, bakarka jarraitu zuen bidea.