ADISKIDE PAREGABEA

ADISKIDE PAREGABEA

Elena Ferrante

21,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

ADISKIDE PAREGABEA

ISBN 978-84-939460-6-7
Páginas 500
Año 2015
Editorial Igela
Sección Narrativa Europea

ADISKIDE PAREGABEA

Liburu honetan bi neskaren bizitza kontatzen da, haien bizitza, haien adiskidetasuna eta adiskidetasunaren beraren bilakaera. Lenù eta Lila dira bi neska hauek, eta haien haurtzaroa eta nerabezaroa kontatzen dira hemen, nola irekitzen zaizkien begiak bizitzaren aurrean Napoliko auzo pobre batean. XX. mendearen 50eko hamarkadako giro xume eta grisa deskribatzen da, bien arteko harreman afektiboa, eta nesken garapen fisiko, emozional eta mentala. Bi neskak oso desberdinak dira izaeraz, baina harreman estu eta bitxia sortuko da bien artean, zenbaitetan elkarrengandik pixka bat urrundu arren bizitzaren une...

Leer más

erabakigarrietan beti elkarten dituena.

Haien bizitzarekin batera, guztira bederatzi familiaren gorabeherak kontatzen zaizkigu, eta, horrela, mosaiko horren bitartez, zoragarri deskribatzen da nolakoa zen gizartea garai hartan, nolako balio, ezaugarri eta miseria zituen.

Zoragarri marraztuak daude nesken ezaugarriak eta beren arteko afektua, elkartasuna, frustrazioak, beldurrak eta inbidiak, pozak, ametsak, lehiak, ilusioak eta desilusioak, maitasunaren eta adiskidetasunaren indarra. Iruditzen zait zoragarri deskribatzen dituela nerabezaroan izaten diren tentsio eta gorabeherak: autoestimuaren problema, besteen onespenaren beharra, askatasun egarria eta besteei gustatu nahia, ametsak, konplexuak?

Eta zoragarri marraztuak daude, bestetik, gizartearen eskema zurrunak, beldurraren eta indarkeriaren eragina, gizartean emakumeak eta gizonak dituen rolak, prestigioaren garrantzia. Eta beste mila kontu: otzantasuna, pobreziatik ateratzeko premia, eskolako giroa, gurasoen eta maisu-maistren autoritatea eta haienganako errespetua eta beldurra.

Baina Elena Ferrantek hori dena naturaltasunez marrazten digu, dramatismorik gabe, morbositaterik gabe, exajeraziorik gabe. Ez du juzgatzen errealitate hori. Erakutsi egiten digu. Prosa arina da, gardena, eta modu errealistan eta hurbilean kontatzen dizkigu bai egoerak, bai mekanismo mentalak, bai harremanen gorabeherak.

Nobela konplexua da, baina gardena aldi berean, giroa sortzerakoan, dudarik gabe, neorrealismoaren ondorengo. Hornigarri gehiegirik gabeko prosa da, baina dotorea eta atsegina. Eta ematen du, adituek diotenez, idazleak ongi dakiela, zeinu, detaile eta sinboloen bitartez, irakurlearen inkontzientearekin hitz egiten.



Fenomeno polit eta bitxia gertatu da, gertatu zait liburu honekin. Itzultzaileak ezkutuan egon behar du beti, ez du nabarmendu behar. Oharkabean pasatzea izan behar du helburuetako bat: irakurlea liburuan murgiltzea eta gozatzea nork itzuli duen edo itzulia ote den ere galdetu gabe bere buruari.

Irudi bat emateagatik, kirol-partida bateko arbitroarena egin behar du. Irakurleak ikuskizunari erne egon behar du, eta seinale ona izaten da arbitroaren lana denen oharkabean pasatzea. Asko egiten bada arbitroaz, seinale txarra.

Ba, kasu honetan, Elena Ferrantek berak ere badu asmo hori, zubi-lanaren egile hutsa izatekoa, oharkabean edo ezkutuan egotekoa. Elena Ferrantek dio liburuak ez duela idazlearen beharrik bere burua defendatzeko, eta, gordean gelditu da liburua bera nabarmentzeko. Gustatzen bada, ez da izanen marketinaren ondorio, idazlearen izenaren ondorio.

Bada, idazlearen beraren jarrera ikusita, iruditu zitzaidan oso serio hartu behar nuela eginkizun hori. Irakurlearen esku literatu obra on bat jartzea da eginkizuna. Ustez, beti saiatzen gara, zubi-lana da gurea, bi hizkutzaren arteko zubia eraikitzen duen arkitekto anonimoarena.

Itzulpenaz ez dut besterik esan behar. Prosa bizia da, aski gardena, eta uste dut ongi funtzionatzen duela euskaraz ere. Italiera garbia eta dialektoa askotan aipatzen badira ere, italiera batuan idatzia dago, napolieraren ukitu bakar batzuekin. Eta itzulpena ere, jakina, ez da ateratzen euskara batutik.

Ba, besterik ez.

Literatura modu ederra da hegazkinik edo trenik hartu gabe bidaiak egiteko, denboraren makinarik izan gabe beste garai batera alde egiteko. Literaturak ahalmen eder hori du: beste toki eta garai batera bidaiatzen ahal dugu, beste bizitza batzuetara ere bai. Ba, egin dezala irakurleak bidaia hori, eta, bide batez, niri gertatu zaidan bezala, segur aski, hain arrotz egiten ez zaizkion esperientzia eta sentimendu asko piztuko zaizkio. Ez gaude hain urruti belaunaldi hark bizi izan zuen girotik. Niri, behinik behin, 61ean jaioa izanagatik, gauza asko ezagunak egin zaizkit.


Te puede interesar

Diario

Hélène Berr

La caza del Turista

Massimo Carlotto

Fausto

Johann Wolfgang Von Goethe

Un hombre enamorado

Karl Ove Knausgard