Ahozko euskal literatura: antologia bat
15,00 €
IVA incluido
Disponible en 4-5 días
Ahozko euskal literatura: antologia bat
ISBN | 978-84-122916-9-8 |
---|---|
Páginas | 168 |
Año | 2022 |
Editorial | Editorial Alai |
Sección | Pedidos |
Ahozko tradizioa gazteentzat? Nola ba? Hain kontu zaharrak? Badirudi gazteek ez dutela estimatuko tradizio zaharra. Baina, tradizio zahar horretan pixka bat arakatzen hasiz gero, gaur egungo irakurleei emozio ugari eragiten dizkieten testu asko ageri dira. Pieza batzuk kantariek musikaturik entzun izan dira, gainera. Baladetan ageri diren gatazkak eta sentipenak durduzagarriak dira edozein adinetan; baladetako hizkuntzaren doinua harrigarria da. Ipuin zaharrei dagokienez, haiek irakurriz edo entzunez, umorea, intriga bizia, ikuspegi magikoa… dasta daitezke. Esaera zaharretan murgiltzen bagara, tradizioko pentsamendua gaurko ikuspegiekin...
erka dezakegu. Igarkizunekin, koplekin, berriz, haien ingenioa, umorea, zirtoa goza ditzakegu. Ahozko tradizioa ezagutzeak euskal kulturaren erroetan barrena osteratxo bat egiteko aukera ematen digu.