ANGEL GONZALEZ ANTOLOGIA

Angel Gonzalez

10,00 €

IVA incluido

Disponible

ANGEL GONZALEZ ANTOLOGIA

ISBN 978-84-92468-83-6
Páginas
Año 2016
Editorial Susa Mpk
Sección Poesía

Ez dira ugariak, ziur aski, irribarrea eragiten duten poetak. Angel Gonzalezek esango lukeen bezala, gehiago dira izarrei begira idazten duten poeta zuhurrak. Gizakiei begiratzeak dakar, haien miseriekin topo egitea bezala, haien baldarkeria komikoa ezagutzea ere. Nora begiratu, hala idazten omen du poetak, eta Gonzalezek begirada izarrartetik beheititu eta zuzenki egiten zion so gizakiari. ...

Leer más

Agindua izeneko poeman aurkeztu zuen poetika hori, zeru-goietan zebiltzan poetei jaurtitako eztenkada ironikoa. Lehen liburua, Áspero mundo (Mundu zakarra), 1956an argitaratu zuen, eta luze gabe hamarkada horretan Espainiako poesian gailendu zen poesia sozialaren poeta multzoan kokatu zuten kritikariek. Pare bat hamarkada aurrerago novisimos delakoak modan jartzerakoan idatzi zuen hain justu arestian aipatutako poema, eta sorta bereko beste pare bat, Kontragindua —eguneroko objektu arruntekin ondutakoa— eta Poetika 4 —kasik txiste bat, Markuletak artez euskal testuingurura ekarria—.


Te puede interesar

PASO DE PEATONES

Eduardo Perez Ruiz

Hábitat

Ariadna Carrascull