Artadi

23,00 €

IVA incluido

Disponible

Artadi

ISBN 978-84-9109-894-2
Páginas 320
Año 2023
Editorial Erein
Sección Narrativa Española

Gaur egun, teknologiarik aurreratuenek kontrolpean duten mundu honetan, ordenagailu, mugikor, auto edo hegazkinak direlarik berogailua edo iturrian ur beroa izatea bezain gauza arrunta, ez da lantegi erraza iragan hurbila gogoratzea. Kosta egiten da, halaber, ohartzea emakumeek iragan horretan zuten egoeraz, pentsatzea ez zutela hezkuntzarako sarbiderik, ez eta lan duina egiteko eskubiderik ere, ez bazen etxean edo beren ingurunean.
...

Leer más

Elisa, Aurora, Manuela, Isabel, familia bereko lau belaunalditako emakumeak, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen erdialdera bizitakoak, etsai duten gizarte batean bizi eta borrokatzen dira. Gizarte horretan, adingabetzat zituzten emakumeak hogeita bost urte bete arte, ama izanik ere, eta aitaren edo senarraren agintepean bizitzera behartuta zeuden; baina debeku eta muga horien gainetik, gerra, pandemia, gizarte liskarren gainetik, lortzen dute bizirik irautea eta senide eta lagun maiteak aurrera ateratzea.
Toti Martínez de Lezeak harritu egingo gaitu, beste behin, eleberri honekin, ez soilik erakusten duelako kontaketarako duen ahalmen zoragarria, baita bihurtzen gaituelako ere benetako eta ez oso aspaldiko garai batzuen lekuko.


Te puede interesar

Piscinas vacías

Laura Ferrero

El mundo amarillo

Albert Espinosa, Albert Espinosa

El color del crepúsculo

Alfons Cervera

Sin noticias de Gurb

Eduardo Mendoza Garrriga