Bainura!

Bainura!

Taro Gomi

14,00 €

IVA incluido

No disponible

Bainura!

ISBN 978-84-7681-665-3
Páginas 36
Año 2011
Editorial Pamiela
Sección Primeros Pasos

Bainuaren ordua atsegin eta josteta unea izan daiteke. Umeen estiloaren antzera egindako irudiekin disfrutatzeko aukera eskaintzeaz gainera,
«Bainura!» laguntza tresna ere bada, gurasoek seme-alabei autonomia hartzen lagun diezaieten: garbitzea edo jatea bezalako jarduera errazak helduen laguntzarik gabe egin ahal izateko, portaerazko jarraibideak beharko dituzte autonomoak izaten hasteko.
Haur hizkera orrialde guztiotan topatuko da: onomatopeiak, ikus- eta hitz-jolasak, liburu hurbil eta erakargarria bihurtzeko. Ipuineko protagonistari, haur gehienei gertatzen zaien bezala, nagikeria ematen dio bainatu behar izateak, batez ere...

Leer más

jolasari utzi behar izateagatik. Egilearen beste estrategia bat umea lehoiz mozorratzea da, gizakien eta piztien arteko desberdintasuna agerian uzteko: piztiek ez dute arroparik erabiltzen ez eta xaboiz garbitzen ere.
Txalekoa, praka edo barruko arropa kentzea ezinbesteko urratsak izango dira bainuontzira joateko; baina behin han dagoela, jolasa ez da
zertan amaiturik, batez ere bainuaren ordua irudimenez inguratzen denean.
Taro Gomi-ren obraren ezaugarrien artean sormen askatasuna eta gizarteko lotsa edo ahalkeak ezarritako arauekin hausteko joera aurki daitezke. Hala, ilustratzaileak umearen biliztasuna erabateko naturaltasunez irudikatzearen aldeko apustua egiten du.


Te puede interesar

Minienigmas del mar

Victor Escandell

Elmer berriro ere

David Mckee

Sumendi bat daukat

Miriam Tirado Torras, Joan Turu Sanchez

Malen eta olatuak

Britta Teckentrup