Bambulo - Lehen urratsak

Bambulo - Lehen urratsak

Bernardo Atxaga

11,45 €

IVA incluido

No disponible

Bambulo - Lehen urratsak

ISBN 978-84-7568-814-5
Páginas 122
Año 2011
Editorial Erein
Sección Juvenil

Ezjakintasunak bihurtzen duelako mundua zatar, baldar eta higuingarri idatzi ditu Bernardo Atxagak Bambuloren Istorio Bambulotarrak. Edo, bestela esanda, Bambulotar handien ekintza handiak. Familia handia dira, izan, Bambulotarrak: Beatus Bambulo Markoni, Bambulio, Bambulus, Bambulko, Bambulias, Bambulides, Bambulillo, Bambulegi, Bambulsson... Bambulotar dira denak ere, haritz bereko ezpalak. Alditan Kalkulator, alditan Kezkator, edo Historiator, Investigator, Korrektor, Susmakor... Bambulo, beti ere. Bambulotar handi dira, nahiz eta Jon, Maria eta Ariadna ttikia beti ez izan iritzi horretakoak. Bambulo, orduan, Mamulo dugu, edo Mamolo...

Leer más

Totolo, Bambulo Memelo, Bombolo, Bimbili... Era guztietara ere, kontinenteko txakurrik bizkorrenetakoa, edo agian bizkorrena. Eta temosoenetakoa. Hori ere bai. Dena dela, ez dadila nahasketarik izan: Bambulok ez dauka zerikusirik Walt Disneyren Bambirekin, filmetan jauzi eta jauzi egiten zuenarekin. Are gehiago, Bambulok ez du nahi harekin nahas dezaten. Ez eta ez. Ezta inola ere.


Te puede interesar

Itsasargiko misterioa

Lur Gallastegi Zendegi

Uzta garaia

Asel Luzarraga Zarrabeitia