12,50 €

IVA incluido

Disponible

BEGIA AMODIOAREN EHIZTARI

ISBN
Páginas
Año 2015
Editorial Autoedición
Sección Cine/televisión

Azkoitiko Matadeixe Zinetogram taldeak 2009ko maiatzean Matadeixen zineaz jardunean zinemaren inguruko jardunaldiak antolatu zituen lehenengo aldiz, eta horien emaitza eskuartean du orain, lau urteko lanaren ondoren. Orduko hitzaldiak bildu, eta lehen aldiz liburua kaleratu du taldeak, Begia amodioaren ehiztari izenburupean, Axularren zita bati erreferentzia eginez.

Harkaitz Cano idazleak, Andres Gostin irakasleak eta kazetariak, Iosune Muñoz literaturan adituak, Aitor Arregi zinemagileak eta irakasleak, eta Joseba Macias kazetari zenak hitzaldi bana eskaini zuten duela lau urteko zikloan. Guztiek ikus-entzunezkoak izan zituzten...

Leer más

ardatz, bakoitzak eremu jakin bat jorratuz. «Oso hitzaldi indartsuak izan zirela ohartu ginen, eta guztiak jaso eta zabaldu beharra zegoela uste genuen». Behar horretatik sortutako liburua da taldeak kaleratu duena, eta horretarako hitzaldiak oso-osorik jaso ditu. Luis Zabala kazetaria, idazlea eta Zinetogrameko kidea izandakoak hitzaurrea idatzi du, eta taldeak epilogoa egin du.


Te puede interesar

Cuaderno de trabajo

Ingmar Bergman

Cuando las películas votan

Pablo Iglesias Turrión