Bi kulturak

Bi kulturak

Charles Percy Snow

12,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Bi kulturak

ISBN 978-84-95338-89-1
Páginas
Año 2014
Editorial Elhuyar
Sección Ciencia

1959an C.P. Snowek Cambridgen Bi kulturak hitzaldia eman zuenean esandakoak hautsak harrotu zituen garaiko intelektualen artean. Snowen iritziz, Mendebaldeko kultura bi polo kontrajarritan bana daiteke: intelektual literarioak eta zientzialariak. Bi poloen arteko komunikaziorik ezaren ondorioz, lubaki gero eta sakonagoa sortzen ari da, bestalde. ...

Leer más

Hona hemen Snowen hitzetan gogoeta horren mamia: "Alabaina, uste dut zientzia inondik inora ulertzen ez duen poloak beste guztiari eragiten diola. Ulertezintasun erabateko horrek, kultura 'tradizional' osoari horrelako kutsu azientifikoa ematen dio, guk sumatu baino sakonagoa, eta kutsu azientifiko hori onartzen duguna baino handiagoa da anti-zientifiko bihurtzeko heinekoa. Polo baten sentimenduak bestearen anti-sentimendu bihurtzen dira. Zientzialariak etorkizunaren jabeak badira, kultura tradizionalaren erantzuna izaten da etorkizunik nahi ez izatea. Kultura tradizionala da, zeini kultura zientifikoaren agerpenak neurri batean itzal azpimarragarri txikia egin dion, mendebaldea gobernatzen duena!" Bere jardunean nagusiki Ingalaterrako gizarteaz eta haren nortasun bereziak eragindako ondorioez ari bada ere, bere gogoeta, Snowek berak seinalatzen duenez, Mendebaldeko gizarte aurreratuetara alda daiteke. Horren adibide da giro literario zein zientifikoetan Snowen ideiak sortutako eztabaida eta harrabotsa. Snowen obra hau klasiko bat da zientziaren eta gizartearen harremanez diharduten lanen artean. Denboraren eta distantziaren iragazkia aplikatuta, kezka hori egungo Euskal Herrira ekar daiteke. Atariko mamitsu batean, Inaki Irazabalbeitiak, Snowen ideiak estakurutzat hartuta, XXI. mendearen hasiera honetan zientziak euskal gizartean jokatzen duen rolla z hausnarketa egiten du.


Te puede interesar

La mujer renovada

Louann Brizendine

Testosterona

Carole Hooven

La edad de la empatía

Frans De Waal