10,00 €
IVA incluido
Disponible
Dylan Thomas Antologia
Munduko Poesia Kaiera
ISBN | 978-84-92468-97-3 |
---|---|
Páginas | |
Año | 2017 |
Editorial | Susa Mpk |
Sección | Poesía |
Aiurri bereziko artista ugarirekin gertatzen da ez dela sinplea bereizten mitoa eta sortzailea. Kontu zaharra da, gutxienez XIX. mendeko bigarren erditik, artista askoren irudi publikoa gizartearen bazterrekin identifikatu izan baita. Eta artisten artean, nola ez, poetak. Paul Verlaine-k 1984an argitaratutako liburuaren izenburuak (Baudelaireren poema batetik hartua) ondo ematen du aditzera irudi hori: Poeta malditoak. ...
XX. mendeko poeta anglosaxoi malditoetarik genuke, beraz, Dylan Thomas. Swansean jaioa 1914an familia aski kultu batean, haren talentu goiztiarrak zein bizimolde ez-konbentzionalak (edanari emana, hamaika eskandalu eragile, diru arazoak) Thomasen mitoa hanpatu zuten; hainbeste ezen, zenbait kritikariren aburuz, poeta aski ezagun eta arrakastatsua izanagatik, haren poesia ez baita berehalakoan ulertzeko modukoa.