EDNA ST VINCENT MILLAY
10,00 €
IVA incluido
Disponible
EDNA ST VINCENT MILLAY
ISBN | 978-84-17051-65-5 |
---|---|
Páginas | |
Año | 2021 |
Editorial | Susa Mpk |
Sección | Poesía |
XX. mendeko ingelesezko poesia lirikoan maisu-maistren artean Edna St. Vincent Millayk leku berezia du dudarik gabe. Idazle goiztiarra izan zen, nerabe zela argitaratu zituen lehenengo poemak St. Nicholas haurrentzako literatur aldizkari garrantzitsuan. Hogeita hamaika urte betetzerako Pulitzer Poesia Saria eskuratu zuen, sari hori lortu zuen lehenengo emakumea, eta Estatu Batuetako poeta entzutetsuenetakoa bilakatu zen, nahiz eta beti izan zuen gainean begirada gurasokeriazkoa literatur munduko gizon jarriengandik. 1892an Rockland hirian jaio zen (Maine, Estatu Batuak) eta bere ama dibortziatuak bultzatutako kultur hezkuntza aberatsa...
jaso zuen txikitatik. Halaxe ezagutu zituen ingeles literaturako klasiko handiak, eta amak kuraiatuta aurkeztu zen lehenengo poesia sarietara, zeinek literatur mundurako sarbidea eman zioten.