EMAKUME IZOZTUA

Annie Ernaux

20,50 €

IVA incluido

Disponible

EMAKUME IZOZTUA

ISBN 978-84-1360-344-5
Páginas 200
Año 2023
Editorial Elkar
Sección Narrativa Europea

Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten du narratzaileak, unean uneko amets, fantasia eta irrikak kontatuz, eguneroko lan, solas eta ohiturekin batera. Horrela, bere buruaren analisi zorrotza ez ezik, jendarte oso baten erretratu fidela eskaintzen digu, XX. mende erdialdeko Frantziarena, eta orobat ikasketei esker gurasoen gizarte-maila apala gainditu nahi izan duten neska gazteena. Emakume ikasia eta kontzientziaduna da protagonista, eta berdintasunez banatu nahi dituzte etxeko lanak bikotean, baina jasotako hezkuntzak, arau ezarriek eta inertzia sozialek...

Leer más

andrazkoaren gain utziko dituzte etxeari, haurrei eta hazkuntzari dagozkien zeregin guztiak. Bere esperientzia kontatuz egileak, idazkera gordin eta aldi berean eder batekin, agerian jartzen du Mendebaldeko emakumezkoak harrapatuta dauzkan amarrua, “emakume izoztu” bihurtu dituen patua.


Te puede interesar