Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak

Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak

Asier Gorostidi Sierra, Igor Sarralde Ussia

20,00 €

IVA incluido

Disponible

Euskal Herriko animaliak. Ornogabeak

ISBN 978-84-9109-723-5
Páginas 64
Año 2021
Editorial Erein
Sección Saberes

Badago miniaturazko mundu ezkutu eta ia ikus-ezin bat, ezezaguna gehienontzat, baina begiak zabal-zabalik edukiz gero, milaka sorpresa dituena. Egunero ehunka izaki mugitzen dira gure inguruan. Askotan ez ditugu ikusi ere egiten, edo ez diegu garrantzirik ematen, baina zuhaitz baten hostoen artean hainbat zomorro dabiltza elikagai bila; mendiko harrien azpian intsektu pila bat dago harrapakarietatik ezkutatzen; belardi bateko loreen artean tximeleta eta erle ugari daude hegan. Hil edo biziko borrokak egoten dira, egunero, armiarma-sareetan; maitasun-kantak entzuten dira, gauero, kilkerren zuloetan; milaka inurri irteten dira goizero beren...

Leer más

inurritegietatik familiarentzako elikagai bila. Animalia txiki baina garrantzitsu horiek hobeto ezagutzeko aukera izango duzu liburu honetan, eta baita horien ohiturak eta bitxikeriak, errazago topatzeko moduak, haien arteko ezberdintasunak eta identifikatzeko gakoak ere. Murgildu zaitez miniaturazko mundu zoragarri honetan, liluratu amona mantangorrien edertasunarekin, inurrien trebeziekin, ehunzangoen bitxikeriekin, tximeleten koloreekin, mantisen berezitasunekin. Aurrerantzean, zomorro bat ikustean, ez diozu jada berdin begiratuko.


Te puede interesar

El Sistema Solar

Irene Noguer Pérez

QUIEN ERES TU?

Pessin-Whedbee. Brook, Naomi Bardoff