Gabriel Aresti BioGrafikoa

Adur

20,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Gabriel Aresti BioGrafikoa

ISBN 978-84-943216-0-3
Páginas 100
Año 2015
Editorial Erroa
Sección Novela Gráfica / Komikiak

Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa aurkeztu du gaur Erroa argitaletxeak, Adur Larrea artistak marraztu eta idatzitakoa. Gabriel Arestiren familiaren laguntza eta aholkularitza izan du Larreak eleberri grafikoa egiteko. Izan ere, bilbotar idazlearen izena eta bere lanak ezagutzera emateko Aresti idazlearen sendiak eta Zenbat Garak eratutako Gabriel Aresti Kultura Elkartearen ekimena izan da biografia grafiko hau. ...

Leer más

Idazlearen alderdi humanoa islatzen ahalegindu da Larrea lan honetan, izan ere, biografia zehatz eta mardul asko egin dira bere ekarpen intelektualetan zentratuta, literaturan edo euskararen inguruko lanetan, baina hemen pertsona eta bere bizitza izan da aztergai nagusia. Horretarako, idazlearen biografiatik ezagutzen dugunaz harago heltzeko, Aresti familiak emandako laguntza funtsezkoa izan da, idazleak bizi izandakoak kontatuz eta material grafiko ugari helaraziz. Urtebeteko lanaren emaitza da eta erronka handia izan da Larrearentzat, dokumentazio lan handia egin behar izan baitu, marrazteari ekin orduko. Frankismo garaiko giro sozial eta politikoaz gain, lekuak eta jendeak nolakoak ziren ahalik eta fideltasun gehienarekin islatzea izan da Larrearen helburua. Egun komiki munduan oso modan dagoen arren, gurean oso gutxitan -euskaraz are gutxiago- landu izan den generoa da biografiena. Egileak kontatu duenez, “non sartzen nintzen ez nekiela, aparteko ezagutzarik gabe” hasi zen informazioa biltzen, familiarekin lehenago edo geroago egon beharko zuela jakinik. “Horregatik hasi nintzen bibliografia irakurtzen baina ikusi nuen sekula ez nuela bukatuko, horregatik utzi nion irakurtzeari eta familiarekin hitz egitea erabaki nuen”. Arestitarrekin emandako orduei esker, ordea, literarioaz harago “alderdi humanoa” deskubritu zuenean komikirako aproposagoa izango zela pentsatu zuen, “ez zela literarioa bezain ezaguna, eta pertsona nolakoa zen ikusteko balio zuela”, gehitu du marrazkilariak. Arestiri gertatutako pasadizo pertsonalak eta gertaera historikoak ageri dira liburuan, baina idazlearen iritzi eta barne gogoeta zenbait asmatu ditu Larreak, pertsonaia gertaerotan kokatzeko eta bere pentsamenduaren erretratua osatzeko. Hizkuntzaren hautaketa ere garaia eta giroa hobeto islatzeko erabili du Larreak. Hala, euskarazko liburua izanik ere, pasarte batzuetan pertsonaiak erdaraz ageri dira, garaiko hizkuntzen arteko egoera hobeto islatzeko eta idazlearen euskararekiko harremana erdaratik abiatu zelako. Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak diruz lagundu dute edizio hau, eta Gabriel Aresti kultura elkarteak bultzatutako hirugarren argitalpena da berau, 2013an sortu zenetik: lehenengoa “Gabrielen LEKUA” izeneko ikuskizunarekin batera argitaratutako disko-liburua izan zen eta bigarrena iaz Euskaltzaindiak argitaratutako Harri eta Herriren edizio berezia, jatorrizkoa argitaratu zeneko 50. urteurrenaren harira, liburuaren edizio eleanitzarekin batera hainbat idazleren artikuluak zekartzana. Aurkezpenean Gabriel Aresti kultura elkartearen izenean mintzatu den Xabier Monasteriok azaldu duenez, elkarteak bilbotar idazlearen ondarea eta itzala babestea eta zabaltzea du helburu, beti ere hiru arlo nagusiren inguruan ardazturik: euskara, Bilbo eta justizia soziala. “Hortaz, Gabrielen biografia grafiko hau eginik, hiru helburuok osoki betetzen ditugulakoan gaude, lehenik, euskaraz datorrelako; bigarrenik, Bilbo alde guztietatik ageri zaigulako; eta, hirugarrenik, Gabrielek justiziarenganako agertu zuen konpromisoa ezin nabariagoa delako liburuan”. Komiki edo nobela grafikoa formatoaren aukeraketa berehala eduki zuten nahiko garbi: “Zinerik ezean, komikia dela, seguru asko, norbaiten bizitzaren pasarteak erakusteko modurik eraginkorrena. Eta guk ez genuen, noski, inolako filmik egiteko adina dirurik. Hartara, eleberri grafiko bat egitea erabaki genuen”, esan du Monasteriok. Beste abantaila batzuk ere ikusten dizkio formatuari: “Liburu gehienak baino irakurterrazagoa da, gazteentzat edo gutxi irakurtzen duen irakurle helduarentzat erakargarriagoa izan daiteke, komikia azken aspaldion boladan dago” gehitu du Erroa argitaletxeko ordezkariak. Monasterioren esanetan, liburu honetan, “komikigintzak berezkoak dituen teknika eta baliabideez gain, zinemagintzatik hartutako beste asko aurkituko ditugu: plano aldaketak, zoomak, travelling-ak eta elipsiak”. Liburuak 100 orrialde ditu eta 20 euroan salduko da dendetan. Bihartik aurrera Getxoko XIV. Komiki Azokan izango da, ostiraletik igandera bitartean Areetan egingo dena, Xabiroiren stand-ean. Abenduaren 4tik 8ra Durangoko Azokan egongo da salgai eta bertako Ahotsenean aurkeztuko da, abenduaren 7an.


Te puede interesar

Nieve Roja

Sususmu Katsumata

Mi adolescencia trans

Josephine Yole Signorelli

Josephine Baker

Catel, Bocquet

Podrías haberlo hecho mejor

Paula Duran (@Cirujana_Emocional)