Gudari zaharraren gerra galdua

Gudari zaharraren gerra galdua

Ramon Saizarbitoria

12,60 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Gudari zaharraren gerra galdua

ISBN 978-84-7568-931-9
Páginas 104
Año 2000
Editorial Erein
Sección Euskal Narratiba

Udalaitzen atzetik azaldu eta Kanpazar gainetik, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugara, Heinkel 111 eta Junker 52 alemanak itzulian agertu zirenean, atezuan zeuden Intxorta inguruko baserrietako behiak, orroka. Bonbardaketa haietako batean erori zen narrazio honetako protagonista, trintxeren babesari uko egin eta haien gainetik nabarmendu zenean. Hura gertatu eta handik gutxira etorri ziren Durango, Gernika, Bilbo eta Santo?akoak. Horien guztien sute, samin eta, Santo?akoaren kasuan, baita argi-ilunek ere, zeharkatzen dute osorik narrazio hau. Egurrezko hanka batekin dabil harrezkero batera eta bestera gudaria. Zergatik, baina, nabarmendu...

Leer más

zen hainbeste, behe-behetik zetozen Heinkel 51 haien aurrean bere burua agerian uzteraino? Orain arte esandakoak, nahikoa izanik ere edonoren iraganak eta memoriak astindu eta inarrosteko, apalduta geratuko dira protagonistaren bidaia eta oroitzapenak tragediaren parajeetara -Intxortara- itzultzen gaituzten unetik aurrera. Izan ere, orduantxe hasiko baita gudari zaharra, sekula inori -ezta gerrako lagun leial eta zintzoenei ere- kontatu ez dion sekretu ezkutua kanporatzen. Aitormen humanoa: gerraren epikatik maitasunaren sentipen bakarti eta isilera egingo den bidea. Maitasuna eta gerra. Bi elementu horiek elkarrekin lotuta agertzen diren unetik bertatik, aparta bihurtzen da narrazio hau. 36ko gerrako pasadizoetan oinarrituz euskaraz idatzi den lekukotasun literario handiena baita. Narrazio hunkigarria, benetan!


Te puede interesar

Kapitain Frakasa

Anjel Lertxundi Esnal

Zortzigarren Hiria

Asel Luzurraga

Laudanoa eta sutautsa

Edorta Jiménez

Zu bezain ahul

Karmele Jaio Eiguren