Gure Jerusalem galdua

Gure Jerusalem galdua

Erresuma eta Fedea III

Aingeru Epaltza

26,00 €

IVA incluido

Disponible

Gure Jerusalem galdua

Erresuma eta Fedea III

ISBN 978-84-9027-100-1
Páginas 488
Año 2013
Editorial Elkar
Sección Euskal Narratiba

Istripua galarazi du, baina ahaleginak izerdi turrustak aterarazi dizkio, bisaian beheiti euri tantekin nahasten direnak. Zaldizkoak ere bere ibilia gelditu du. So ari zaio bere kaparen gibeletik. Belarri erdia falta du ezker aldetik
...

Leer más

eta eriaren distira hitsa dute haren begiek. Eztula egin du berriz, eztul heze itsusia. Gero listu egin du lurrera, ilun eta likatsu. Hotzikara lotu zaio elizgizonari, bizkarretik. Deabrua bere arimaren bila etorriz gero nola agertuko ote
litzaiokeen gogoeta egin duen guztietan, gisa horretako begirada eta gisa horretako eztula izan ditu gogoan.
Iruñera doa Joanes Mailu, errege Henrikeren mandatuz, erresuma galduko herritarrak matxinarazteko, espainol inbasoreak kanpora egotz ditzaten. Espioi lanak ez dira horren errazak, ordea, nafar gehienen leialtasuna ez baita
Mailurena bezain kartsua, eta gaztelau zitalek bai baitituzte euskaldunen artean ere beren zerbitzari eta eskumakilak.
Abenturaz beterik dator Erresuma eta Fedea trilogia goraipatuaren amaierako eleberri hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak, Mediterraneotik Pariseraino; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra ohartzen denean dela; azkenik, bada kontatzearen gorazarre bat ere, Mailuren etsai eta aldi berean miresle den Axular apaizaren bitartez gaurko irakurleoi egindako keinu gisa.
Historia eta istorioa modu harrigarrian uztartzen asmatzen du Epaltzak, eleberri bikaina sortuz eta garaiko giroa ezin hobeto islatuz, umore eszeptiko bat erabiliz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituena, idazkera guztiz malgu, adierazkor eta biziaz.


Te puede interesar

JENDE DESEGOKIA

Gaizka Zabarte

Zu entzuteko gaude

Xabier Mendiguren Elizegi

Kezko bola batek itoak birikak

Miel A. Elustondo