Hatsaren kulunka

Hatsaren kulunka

Herta Müller

26,00 €

IVA incluido

Disponible en 4-5 días

Hatsaren kulunka

ISBN 978-84-9783-945-7
Páginas 344
Año 2013
Editorial Elkar
Sección Narrativa Europea

II. Mundu Gerraren amaiera aldera, gutxiengo alemaneko errumaniarrak Sobiet Batasunera deportatu zituzten, Hitlerri emandako laguntzaren zigor gisa, eta han eduki zituzten, lan behartuetan, bost urtez. Haien artean zegoen idazlearen ama ere, baina etxean ez zuen inoiz kontu hari buruzko hitzik entzun. Oskar Pastior poeta ere trantze beretik igaroa zela jakindakoan, harekiko hartu-emanean jarri eta liburu
...

Leer más

hau lantzen hasi ziren. Handik gutxira hil zen Pastior, eta bakarka segitu zuen Müllerrek proiektuarekin.

Hamazazpi urteko mutil bat, lan-esparrura bidean. Ez du penarik bere herri ziztrina atzean uzteaz, baina aurrean topatuko duena gizatasunaren mugetan dago: lan akigarria, gose eramanezina, hotza, basakeria, umiliazio etengabea… Hori guztia, baina, ez zaigu salatzeko modu enfatikoan kontatzen, gauzak deskribatzen direneko distantziarekin baizik. Pertsonak eta are sentimenduak ere objektu bihurtzen ditu protagonistaren sentiberatasunak, eta hizkera aldi berean gogor eta irudimentsu, krudel eta liriko batean azaltzen dizkigu bere eta inguruko guztien bizikizunak.


Te puede interesar

Michel Houellebecq

Michel Houellebecq

Jacques el Fatalista

Denis Diderot

Sombras chinescas

Simon Leys

BOST EGUN, BOST GAU

Manuel Tiago, Amets Arzallus Antia, Iñigo Roque