HEPTAMERONA

29,00 €

IVA incluido

Disponible

HEPTAMERONA

ISBN 978-84-9172-506-0
Páginas 480
Año 2026
Editorial Pamiela
Sección Historia Medieval

Margarita Nafarroakoaren obra nagusia da "Heptamerona", erregina hil ondoren argitaratutako istorio bilduma. Boccaccioren "Dekamerona"ren oihartzunari jarraituz, Pirinioetako bainuetxe batetik etxerakoan uholdeek harrapatutako hamar noble ?bost emazte eta bost gizon? biltzen ditu komentu batean egileak; noble horiek, han dauden bitartean, istorio bana kontatuko dute egunero, denborapasa gisa. Amodioa, desira, ezkontza, leialtasuna, engainua eta hipokrisia dira, besteak beste, zortzi egunetan zehar kontatzen dituzten hirurogeita hamabi istorioen gaiak. Baina kontakizun bakoitzaren ondoren datorrena ere funts handikoa da: nobleek, beren...

Leer más

arteko solasaldi bizian, entzun berri duten istorioaren esanahia eztabaidatuko dute, pertsonaien jokabideak epaitu eta beren iritzi moral, erlijioso eta sozialak kontrajarriko. Horrela, istorioek ez ezik, haien inguruko elkarrizketek ere osatzen dute obra, giza izaeraren kontraesanak eta garaiko gizartearen ohiturak ?emakumeen egoera, bereziki? ikuspegi zorrotzez aztertuz.


Te puede interesar

Los godos en España

E. A. Thompson

El incendio milenarista

Yves Delhoysie, Georges Lapeirre

Al-Andalus

Maribel Fierro