Itzuliz usu begiak

Itzuliz usu begiak

Anjel Lertxundi Esnal

20,50 €

IVA incluido

Disponible

Itzuliz usu begiak

ISBN 978-84-9868-542-8
Páginas 384
Año 2019
Editorial Alberdania
Sección Narrativa / Euskal Narratiba

Hizkuntza atzerritar batetik euskarara “itzuliz usu begiak” egiten dute lan itzultzaileek, hizkuntza biziberrituz gai eta aire orotarikoez, sorkuntza aberastuz, euskarak inoiz imajinatu ez dituen egoerak eta munduak izendatuz, sistema literarioa indartuz. ...

Leer más

Baina itzulpenik gabe, beste hizkuntza bat dugu, ez euskara, literatura unibertsalaren munduan ibiltzeko bidaide. Itzulpenik gabe, beste hizkuntza batetik hartzen ditugu literatura unibertsalaren testuak eta erreferentzia historikoak, beste hizkuntza batean bilatzen ditugu berrikuntzak ere. Itzulpenik gabe, beste hizkuntza batetik jasotzen ditugu munduak munduaz esandakoak, beste hizkuntza batean asetzen dugu gure egarri kultural noranahikoaren guztiz gehiena. Argi dago, ezinago argi: itzulpen faltak ondorio latzak dakarzkio euskal sistema literariori eta euskarari.


Te puede interesar

Sukar ustelaren urtea

Edorta Jiménez

FUEGO DE PAJA

Aingeru Epaltza

Sargori

Pello Lizarralde