14,00 €
IVA incluido
No disponible
JAKIN ALDIZKARIA #211
Euskal kultura 2015
ISBN | |
---|---|
Páginas | |
Año | 2016 |
Editorial | Jakin Irakurgaiak |
Sección | Revistas |
Euskal kultura hil da, biba euskal kultura! ...
Danele SARRIUGARTE tesi edo diagnostiko argi batetik abiatzen du urtearen kultur balantzea: aro bat amaitu da euskal kulturan eta gauza berriak eraikitzen gabiltza, oraindik erabateko formularik asmatu gabe eta bizkarrean aje astunak daramatzagula. Kulturgintzaren hainbat esparrutan jartzen du begirada: euskalgintzaren diskurtsoak, kultur politika ereduak, literatura, itzulpengintza, antzerkia, artea, hedabideak... Paris ere munduan dago Hedoi Etxartek Parisko atentatuak –urtarrilean Charlie Hebdo aldizkariaren aurka eta azaroan hiriburuko hainbat leku publikotan egindako erasoak– ditu gogoeta gai, Mendebaldearen kontzientzia inarrosi duten gertakariak, zalantzarik gabe. Fanatismo erlijiosoaren azpian daude bestelako gako soziopolitikoak agerian uzten saiatzen da Etxarte. Euskal kultura 2015 Iñigo Astiz, Alberto Barandiaran, Leire Palacios, Jon Eskisabel, Haizea Barcenilla, Josu Goikoetxea, Nora Arbelbide, Iñaki Lazkano eta H28 aldizkari saretirikoko lau marrazkilarik. Gaiak sailean, diglosia kontzeptuaren inguruko diskurtsoak aztertu ditu Daniel Escribanok.