KAPITAL PUBLIKOA

KAPITAL PUBLIKOA

José Luis Otamendi

14,00 €

IVA incluido

Disponible

KAPITAL PUBLIKOA

ISBN 978-84-92468-64-5
Páginas
Año 2014
Editorial Susa
Sección Poesía

MEMORIA ...

Leer más

memoria zer den ez dakit sikiera gorputz atala edo gaixotasuna balitz agian asmatuko nuke deskribatzen ezaugarriak sintomak neurriak lot balekioke urtaro edo sasoi bati epe mugaren bat jarriko nioke baina memoriak uste dut lekukoak etsaiak lagunak eskatzen dituela elkar hartzea bat etortzea nolabait... nago memoria dela nahitaez bihotzerreaz irensteko zerbait ez nuke neuretzako nahi memoriaren amil-izura kondenatutako herririk... ni noan herrian gauzak berez konplikatzen dira nahigabe bezala ez dago enkontru errazik festa arinik ez da hitz larria sobera eta igurtzi gutxi lana suelto banatzen da baina ez irabazirik ni noan herrian erruz galdu da denbora eta urte galduen jarioa ez du atertu oraindik: makurra izan den denbora bihur ote liteke denbora oparoa eta hautsitako denbora bat inoiz berregin... etortzekoa den aldi berri hori iritsiko dela berma dezake inork eta ziurtatu denok aurkituko gaituela onik galtzailerik gabeko herri bat gauza konplikatua da eta irabazlerik gabekoak are konplikatuago dirudi ni noan herrian bere denboraren xerka dabil jendea eta denbora horrek beharko ditu atariak kaleak fabrikak... eta denboratik kanpora ezin da inor laga denbora eta bere zuloak denbora eta bere leihoak denboratik kanpo ezin da inor laga bihotzak orduan jarri eta kontaketari lotu eta konta ahala konta behar beste bider hasi berriz memoria zer den ez dakit baina gauza konplikatua dela seguru memoria zer den xuxen ez dakit memoria oroitzea baino gehiago da memoria ez da orri zuri bat ez da mendi elurtua etorkin abandonatuen oin arrastoen esperoan uste dut memoria akordatzea dela eta ados jartzea ere bai akordatuko al gara gertatu direnekin akordatuko al gara gertatzen ari direnekin akordatuko al gara gertatzeko daudenekin... eta akordatzez gero ehuneko zenbatean eta zeinekin... memoria akordatzea bada ni herrira noa baina badiot beldurra hainbat hitzorduri hainbat ispiluren islari hainbat ispilu isili... memoria akordatzea bada memoria iratzartzea da baina ez dakigu ez non ez noiz ez nola oraindik memoria akordatzea da baina noizbait esnatuko al gara eta nora esnatu eta norekin... beldurra diot memoriaren epaiari: eta ezartzen digun kondena berriro inon ez den herri bat osatzea balitz nola egingo dugu zein bidetatik... © cc-by-sa Jose Luis Otamendi


Te puede interesar

LA MEDIDA DE MI MADRE

Begoña Abad De La Parte

Estancia de la plenitud

Fermín Herrero

Cuatro cuartetos

T. S. Eliot