Liburu honetan, Angela Davisen ekarpen abolizionistaz gain, delituaren soziologian aditua den Cesar Manzanos EHU-ko irakasleak emakumearen aurkako indarkeria instituzionalari buruz egiten duen hausnarketa; Rafael Sainz de Rozas, EHUko Zuzenbide Penaleko irakasle eta Euskadiko Arartekoaren aholkulariak, Euskal Auronomia Erkidegoko espetxeen egoera eta etorkizunaz egiten duen ekarpena; euskal emakume preso politikoen egoera azaleratzen duen Leire Martinez Pérez politologoaren hausnarketa; eta emakume presoen egoera, begirada feministatik aztertu eta sakontzen duen Estibaliz de Miguel Calvo EHU-ko irakasle eta soziologoaren ekarpenak jasotzen dira.
Eta gainera, Bidebarrieta Liburutegian Angela Davisek egindako hitzartzea osorik jasotzen duen DVDa eskuratu daiteke liburuxkarekin batera.