Ramateko sultanerrian altxamendu larri bat gertatu da: Ali Jusuf printzeak familiaren altxorreko bitxi preziatuak bere pilotu Bob Rawlinsonen esku uzten ditu, eta pilotuak bere areba Joanen ekipajean ezkutatzen ditu.
Handik pixka batera, printzea eta pilotua hegazkin-istripu batean hil dira. Joan Ingalaterrara joango da bere alaba Jenniferrekin, eta goi-mailako andereñoentzako ikastetxe batean sartuko du. Han, usoen artean, katu hiltzaile bat dago ezkutaturik, eta Hercule Poiroten argitasunak baizik ez du jarriko agerian nor den.