KLASE ZAPALDUAK IRLANDAREN HISTORIAN

James Connolly

10,00 €

IVA incluido

Disponible

KLASE ZAPALDUAK IRLANDAREN HISTORIAN

ISBN 978-84-96276-83-3
Páginas 178
Año 2011
Editorial Fundación Federico Engels
Sección Europa

...

Leer más

Connollyk Irlandaren askapen nazionala langileen borrokarekin eta sozialismoaren aldeko kausarekin batzen zuen. Bere arabera, “langileen kausa Irlandaren kausa da, eta Irlandaren kausa langi- leen kausa da. Ezin bereiz daitezke”. Connolly Irlandako Langi- leen Sindikatu Orokor eta Garraio Sindikatuaren (ITGWU) idaz- kari nagusia zen. Lehen Mundu Gerra hasi aurretik Irlanda astin- du zuen oldarraldi iraultzailea zuzendu zuten buruzagien arteko garrantzitsuenetariko bat izan zen. Gertakari historiko hauek Du- blindik Belfasteraino hedatu ziren eta garrantzitsua da Connolly- ren zuzendaritzapean langile katolikoen eta protestanteen bata- suna gauzatu zela azpimarratzea, patroien aurkako borroka bere- an. 1911ko urrian ehungintzako andrazko langileen greba famatua zuzendu zuen Belfasten, soldata errukigarriak zituzten emakumeak antolatzea eskuratu zen gatazka batean. 1913 urtean enpresariek itxiera patronala erabili zuten greben uholdeari aurre egiteko. Burgesia irlandarraren egiazko papera praktikan ikusi ahal izan zen. Hasiera-hasieratik langileak eta hauen erakundeak zanpatzeko nahi osoa erakutsi zuten. Itxiera enpresarialari aurre egiteko helburuz, Connollyk langile britai- niarren elkartasunari dei egin zion eta langile mitinak antolatu zi- tuen Ingalaterran, Eskozian eta Galesen.


Te puede interesar

El hecho catalán;El hecho portugués

Pierre Vilar, Joxe Azurmendi

José Borges

Manuel Martorell Pérez