Kontu pribatu bat

Beppe Fenoglio

17,00 €

IVA incluido

Disponible

Kontu pribatu bat

ISBN 978-84-16946-53-2
Páginas 208
Año 2020
Editorial Katakrak Liburuak
Sección Narrativa Europea

Goizeko bederatziak puntuan ziren. Zerua axuri zuriz beteta zegoen, kolore gris metalikoko soilgune batzuekin, eta haietako batean ilargia ageri zen, luzaro miazkatutako gozoki bat bezain birrindu eta gardena. Euria zeruko azken geruzaren kontra bultzaka ari zen nabarmen, baina, beharbada, edo hori uste zuen tenienteak, lehenengo zaparrada erori baino lehen bukatuko zen kontua. ...

Leer más

Tenientea, Alarico Rozzoni sarjentuarentzako hil-kapera bihurtzen ari ziren ofizialordeen gela igarota, patioaren erdian kokatu zen; handik keinu bat egin zion guardiako sarjentuari. ―Bellini eta Riccio patiora –esan zion aurkezpena egin zionean. ―Bellini kanpoan dago, hiltegira bidali dute.» Beppe Fenoglio, Kontu pribatu bat «Anekdota ezaguna da Isaak Babel eta Maxim Gorki idazle sobietarren artekoa: idatzi nahi bazuen, bizitzarako esperientzia har zezala gomendatu zion Gorkik bere mireslea zen Babeli, munduan zehar ibil zedila eta gero idatz zezala. Gomendioari segiz, Babelek izena eman zuen Armada Gorriko korrespontsal gisa sobietarren eta poloniarren arteko 1920ko gerran. Esperientzia hartatik jaio zen Zalditeria gorria ipuin-bilduma miragarri hura. Fenogliok ez zuen, nik dakidala, inoren gomendiorik jarraitu, baina halaxe egin zuen: bizi eta gero idatzi.» Paul Beitia Ariznabarreta hitzaurrean


Te puede interesar

Bajo el sol jaguar

Italo Calvino

La amiga del jaguar

Emmanuel Carrere

El extranjero

Albert Camus

El gentil monstruo de Bruselas

Hans Magnus Enzensberger