Landa aldeko neskak
17,50 €
IVA incluido
Disponible
Landa aldeko neskak
ISBN | 978-84-9109-679-5 |
---|---|
Páginas | 304 |
Año | 2022 |
Editorial | Erein |
Sección | Narrativa Anglosajona |
Nobela honek XX. mendearen erdialdeko landa-giroan jaiotako bi neskatilaren abenturak kontatzen ditu, haietako baten ahotik eta ikuspegitik, modu xume eta errealista batean. Caithleen eta Baba dira protagonistak, umetako lagun bi, ezin diferenteagoak biak. Caithleen baserrian bizi da, etxeko diru-sarrera apurrak jokoan eta edanean xahutzen dituen aita alkoholikoarekin, eta etxea ahal duen moduan gobernatzen ahalegintzen den ama nahigabetuarekin. Baba, bestalde, herriko albaitariaren alaba da, neskato harroputz eta berekoia, etengabe Caithleen mespretxatzen dabilena. Batzuetan etsai, besteetan lagun min, biek ala biek desio bat dute:...
sorterritik hanka egitea, gizarteak ezarria dien patuari uko egin eta beraiek erabakitako moduan bizitzeko.
Caithleenen eta Babaren bidez, O’Brienek bozgorailua jartzen die urteetan isilaraziak izan ziren irlandar emakumeei, eta haien bitartez esperimenta dezakegu sasoi hartako bizilege klaustrofobikoa. Badirudi protagonistak jakitun direla gizarteak inposatu dizkien rolak ez direla eraikuntza bat besterik, eraikuntza bat Estatuarena, non Elizaren eta patriarkatuaren arau zurrunek tankeratzen, mugatzen eta erreprimitzen baitute emakumezkoen identitatea. O’Brienek, bere lehen nobela honekin, feminitatearen kontzeptua, amodio erromantikoaren mitoa eta gizarteak ezarritako rolak deseraikitzen ditu.