Larremotzetik
16,80 €
IVA incluido
Disponible
Larremotzetik
ISBN | 978-84-9746-668-4 |
---|---|
Páginas | 144 |
Año | 2014 |
Editorial | Erein |
Sección | Euskal Narratiba |
Inguru ederrean jaiotzea egokitu zitzaion Hasierri. Begientzat ederra bezain pertsona sentsibleentzat gordina den inguru batean. Baso hertsietan aita eta osaba aizkolariekin galdu izan naiz. Aizkorakaden oihartzuna, adar arteko iluntasunaren erreflexua zen.
...
Hasierren izaerarako, latza zen herri giroko gordintasun hura. Distantzia behar zuen. Distantzia fisikoa aurrena. Madrilera joan zen bizitzera. Eta literatura hartu zuen sendagai: Landa ingurunean, salbu mantendu ninduen bular-oskola zen literatura.
Giro hari lotua dago, ordea, betiko; harako Prometeo hura bezala, Baztango mendi eder haiei katez lotua. Zilbor-hestea moztu behar zuen. Oroimenaren mamuak astindu idazketarekin. Larremotzetik larre zabaletara jauzi egin.
Sentsibilitate mindu baten autobiografia da emaitza. Aitak egurrarekin eratzen dituen irudi eta formak hitzekin eratzen saiatu naiz.