Mari-mutil handi baten bluesa
20,00 €
IVA incluido
Disponible
Mari-mutil handi baten bluesa
ISBN | 978-84-16946-16-7 |
---|---|
Páginas | 472 |
Año | 2018 |
Editorial | Katakrak Liburuak |
Sección | Narrativa Anglosajona |
«Utzi nion ikus zitzala nire beldurra eta nire lotsa, gizon bati nahita inoiz utzi ez nion
...
bezala. Baiezko keinua egin zidan. Ulertu zuen. Duffy bultzaka joan zen hesiraino,
laneko bota goratu, eta hesia ostikoz irauli zuen.
-Goazen -egin zien keinu grebalariei-.
Poliziak ustekabean harrapatu genituen trumilka gainditu genituenean. Borrokak
izan ziren, baina gutako gehienak polizia furgonetaraino iritsi, eta inguratu genuen.
Babespeko etxeetako jendeak zirkulua egin zuen gure inguruan. Furgoneta astindu genuen.
-Aska itzazue! Aska itzazue! Aska itzazue!
Mari-mutil handi baten bluesa eleberria Feinberg-en bigarrena izan zen eta harekin bihurtu zen ezagun, jatorrizko lana txineraz, turkieraz, eslovenieraz, serbokroazieraz, grezieraz, italieraz, holanderaz eta alemanez argitaratu dute. Liburuko pertsonaia nagusiak Feinbergen bizitzarekin paralelismoak baditu ere, ez da autobiografikoa.