Ongiz-on! Maskulinitate tradizionala eraisten eta berdintasunaren eraikuntzan gizonen parte hartzea sustatzen
16,00 €
IVA incluido
Disponible
Ongiz-on! Maskulinitate tradizionala eraisten eta berdintasunaren eraikuntzan gizonen parte hartzea sustatzen
Maribel Pizarro, Aitor Aritzeta, Xabier Odriozola
ISBN | 978-84-9109-467-8 |
---|---|
Páginas | 240 |
Año | 2019 |
Editorial | Erein |
Sección | Feminismo(S) |
Gizonezkoek aktiboki parte hartu behar dute gizarte eredu demokratikoago eta berdintasun-zaleago baten eraikuntzan: emakumeek eta gizonezkoek eskubide eta ardura berberak edukiko dituzten, aukeren berdintasuna emaitzen berdintasun bihurtuko den eta emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoa eta erreala egongo ez den gizarte eredua.
Abiapuntu honetatik diseinatu eta ebaluatu dugu emakumeen aurkako indarkeria aurrezaindu eta sexismoaren deuseztatzea bilatzen dituen tresna bat, gizonezkoen sentsiberatasuna pizteko taldeak zuzendu dezaketen gizonak kontzientizatzeko eta gaitzeko. Gida honen lan saioetan analisia eta ezagutzaren bereganatzea...
bateratzen dira sistema patriarkalaren eta sexismoaren analisi sozio-kultural eta politikoarekin eta baita nor bere buruaren lanarekin eta bizipenekin ere.
Lan era honen bitartez aldaketak maila ideologikoan zein psiko-emozionalean eragin nahi dira, analisi kritikoa eraiki naturalizatua izan dena antzemateko, eguneroko aurreiritziak eta azalpen murriztatzaileak zein desitxuratzaileak antzeman eta baztertzeko. Emakumeentzat zein gizonentzat desegoki, desorekatu eta kaltegarriak diren egoerei aurre egin eta normaltzat ez jotzea eta gizon bezala beren identitatea eta nortasuna zein parametroetan eraikiak izan diren aztertzea bilatzen da ere bai; era berean, emakumeen eta gizonezkoen arteko harremanak
–zein gizonezkoen artekoak– nola eta nondik eraiki dituzten eta zein jokabide kaltegarri, zapaltzaile… barneratu dituzten ohartzea eta aldatzea proposatzen da. Honekin batera, norberaren zein ingurukoen emozioak eta beharrak ezagutu eta egoki adierazteko eta enpatizatu, zaindu, hartatu eta harreman justuak, elkarkoiak eta berdintasunarekiko zentzuzkoak garatzeko helburua barnebiltzen du.